Zurekin kontatu nahi dugu. Zurekin batera ikusi nahi dugu Europak zer egiten duen gure alde eta bidaia bat oparitu nahi dizugu Europako hiri sorpresa batera

Zer da #Europeinyou?

#europeinyou

EUROPE IN YOU 2019ko maiatzaren 26ko Europako Hauteskundeetan parte hartzera bultzatzeko proiektu bat da.

Europa gugan dago, gu gara Europa; nahiz eta horren ekintza eta jarduteko modu ugarik gu ez asebete, horren existentzia baloratzen dugu eta gehiago ezagutu nahi dugu, gure iritzia adierazi, bozkatzeko gure eskubidea egikaritu eta elkarrekin hobetzen saiatu.

Hartu parte Youtube eta Instagrameko lehiaketan, eta irabazten baduzu, bidaiatu Europan barrena eta ezagutu bertako herrialdeak eta jendea.

Europaren inguruko kontzientzia areagotzeak eta europar izatea zer den jakiteak bozkaren bidez erabakitzeko eta adierazteko nahia errazten du.

Ezin dugu ahaztu egungo testuingurua, Europaren desegitea: Brexita, babes ekonomikoaren gaineko kritika, immigrazioaren kudeaketa edo Espainiaren eta Kataluniaren egoera berezia…

Segurtasunaren eta immigrazioaren inguruko arazo gero eta globalagoek lotura estua dute aberastasun eta ongizate pertsonalarekin, eta horiek dira Europako herritarren kezka eta interes nagusiak. Garrantzitsua da autonomia erkidego guztiek europar izatea baloratzea eta europar izan nahi izatea eta, beraz, hauteskundeetan parte hartzea.

Europe in you proiektuaren helburu nagusia da Europako Parlamenturako 2019ko maiatzaren 26ko hauteskundeetarako parte-hartzea sustatzea. Pertsonek europar izatea zer den hobeto jakitea eta Europak herritarrei eskaintzen dizkien programak ezagutzea ere nahi dugu. Europa sustatu nahi dugu, eta pertsonak Europako hauteskundeetan inplikatu. Europan boto-emaile izateko betebeharra eta pribilegioa senti dezaten. Biztanleria askotariko batengana hurbildu nahi dugu, gazteengana batez ere; izan ere, EBk egindako azterketen arabera, gazteak ez daude hain prest bozkatzeko, areagotu egin baita politikaren funtzionamenduaren inguruko asegabetasuna. Beharrezkoa da informazioa eduki dezaten eta politikaren parte izan daitezen.

Eta ez ditugu helduak edota erretiratuak ahaztu nahi. Garrantzitsua da denok Europako proiektuaren parte sentitzea; horregatik, Martí l’Humà Unibertsitate Fundazioan (FUMH, ezagutzaren hedatzearekin konprometitutako irabazi asmorik gabeko fundazioa), geure egin dugu Europaren alde lan egiteko erronka.