Instagrameko Lehiaketaren Oinarriak

#europeinyou

Lehiaketaren titularra

Martí l’Humà Unibertsitate Fundazioa (FUMH).

Lehiaketaren helburua

2019ko maiatzaren 26ko Europako hauteskundeetan bozka bultzatzea eta Europaren zein Europar Batasunaren ezagutza sustatzea, Instagram plataforman zintzilikatutako argazkien bidez.

Nork har dezake parte

Bozkatzeko eskubidea duten Espainiako Estatuko herritar guztiek, 2019/05/26an 18 urte betetzen dituztenek barne.

Parte hartzeko epea

Hauteskunde Orokorrak laster direnez, lehiaketa maiatzaren 13ko eguerdira arte (12:00) luzatzea erabaki dugu.
Parte-hartzaileen like-en kontaketa 2019/05/13an egingo da, 17:00etan.
Epaimahaiak 2019/05/14an emango du jakitera epaia.

Aurkeztutako argazkien betekizunak

1. Originaltasunez edo argazkitan ager daitezkeen proiektu europarrak erakutsita bultzatu behar dute Europako hauteskundeetan parte hartzera.
2. Argazkiek ez dute inolako testurik edukiko goiburuan.
3. Argazkien testua Espainiako edozein hizkuntza ofizial edo koofizialetan edita daiteke: gaztelaniaz, katalanez, euskaraz edo galegoz.
4. Parte-hartzaile bakoitzaren profilean argitaratuko dira. Profil horrek publikoa izan behar du.
5. Argazki bakoitza #Europeinyou traolarekin identifikatuko da.
6. Ez dute eduki iraingarri, arrazista edo homofoborik edukiko, ez eta indarkeriarik edo pertsonen oinarrizko eskubideak urra ditzaketenik ere.
7. Lehiaketan parte hartzeko, orrian izena ematea eta @Europeinyouren Instagrameko profilari jarraitzea.
8. Erabiltzaile bakoitzak 3 argazki aurkeztuko ditu gehienez lehiaketara.

Sariak

1. Sei sari banatuko dira argazki onenen artean, ondorengo honen arabera:

Epaimahaiaren sariak:
1. saria: bi lagunentzako 5 eguneko Premium bidaia Europako hiri sorpresa batera, hegaldia eta hotela barne. Sariak 1.200 € inguruko balioa du.
2. saria: bi lagunentzako 4 eguneko Premium bidaia Europako hiri sorpresa batera, hegaldia eta hotela barne. Sariak 750 € inguruko balioa du.
3. saria: bi lagunentzako 3 eguneko Premium bidaia Europako hiri sorpresa batera, hegaldia eta hotela barne. Sariak 550 € inguruko balioa du.

Jendearen sariak (2019/05/02ko like kopuruaren arabera):
1. saria: bi lagunentzako 5 eguneko Premium bidaia Europako hiri sorpresa batera, hegaldia eta hotela barne. Sariak 1.200 € inguruko balioa du.
2. saria: bi lagunentzako 4 eguneko Premium bidaia Europako hiri sorpresa batera, hegaldia eta hotela barne. Sariak 750 € inguruko balioa du.
3. saria: bi lagunentzako 3 eguneko Premium bidaia Europako hiri sorpresa batera, hegaldia eta hotela barne. Sariak 550 € inguruko balioa du.

2. Bidaia-egunak aldez aurretik aukeratu ahalko dira (erabilgarritasunaren arabera).
3. Bidaia sorpresaren helmuga irteera baino 48 ordu lehenago jakinaraziko zaie irabazleei.
4. Lehiaketako irabazleek helmuga diren hiriak baztertu ahalko dituzte saridun irteten diren unean.
5. Saritutako argazkiak proiektuaren web orrian (europeinyou.eu) aurkeztuko dira eta Instagrameko influencer ezagunek sustatuko dituzte.
6. Irabazitako sariak ezingo dira diruagatik aldatu, inolaz ere.

Epaimahaia

Lehiaketako sariak iragazi, kontrolatu eta emango dituen epaimahaia Martí l’Humà Unibertsitate Fundazioko (FUMH) kideek osatuko dute. Epaimahaiak hautatuko ditu hiru sarien irabazleak, mezuaren kalitatea, argazkietako sormena eta Europako proiektuan parte hartzeko transmititzen duten motibazioa aintzat hartuta.

Kontrol eta segurtasun arauak

1. Lehiaketara aurkeztutako argazkien edukien egileak dira euren materialaren erantzule bakarrak, eta dagozkien eskubide eta lizentzia guztiak dituztela ziurtatzen dute.
2. Legezko oinarri hauek onartuta, egileek adierazten dute Instagrameko komunitatearen gidalerroak onartu eta betetzen dituztela, bai eta zerbitzu-baldintzak ere, eta horiek bete ezean, lehiaketatik kanpo geratuko direla.
3. Martí l’Humà Unibertsitate Fundazioak (FUMH) eskubidea edukiko du oinarri hauetan aipatutako arauak betetzen ez dituzten argazkiak lehiaketatik kanpo uzteko.
4. Lehiaketatik kanpo geratuko dira gutxieneko kalitate teknikoa ez duten argazkiak eta proiektuaren helburuarekin bat ez datozenak: 2019/05/26ko Europako hauteskundeetarako parte-hartzea sustatzen ez dutenak edo argazkitan ager daitekeen proiektu europarren bat erakusten ez dutenak, alegia.

Bestelakoak

1. Argazkiak #Europeinyou etiketarekin aurkezteak oinarri hauek onartzea dakar. Antolatzaileek eskubidea dute egoki deritzoten edozein aldaketa egiteko.
2. #Europeinyou lehiaketan parte hartzeko oinarriak onartuta, lehiaketara aurkeztutako zure argazkien eskubideak Martí l’Humà Unibertsitate Fundazioari lagatzea onartzen duzu, horrek osorik edo partzialki hedatu, banatu, ikusgai jarri, erreproduzitu edo publikoki komunika dezan, inolako mugarik gabe.
3. Instagramek ez du lehiaketa hau babesten. Parte-hartzaileek lehiaketarekin erlazionatutako edozein erantzukizunetik salbuetsiko dute Instagram.